ONGI ETORRI EL CAJO ETXERA

Atseden hartzeko lekua

“El Cajo” etxea Arga ibaiaren gaineko muino baten gainean dago, Inurrieta upategi ezagunetako mahastiez inguratuta, Faltzes herritik 8 kilometrora eta Miranda de Arga herritik 3 kilometrora. Ingurune isolatu honen ezaugarri nagusiak lasaitasuna, ikusgarritasuna eta ingurune natural ikaragarria eta fauna autoktonoaren aniztasuna dira.

Lorategi bat eta frontoi partikular handi bat ditu. Barruan egongela handi bat tximiniarekin, 9 logela (4 bainugela propioarekin), guztiz hornitutako sukaldea eta 3 bainugela. Arkutxoko erreserba naturaletik oso hurbil.

“El Cajo” kokagunetik hainbat mendi-ibilaldi egin daitezke.

KANPOALDEA

Aire zabalean…

Jardin zabala erlaxatzeko eta atseden hartzeko. Kirola egiteko pilotalekua. Barbakoa, aire zabalean bazkaltzeko/afaltzeko mahaiak eta aulkiak dituena.

INGURUAK

Paseoak…

IƱurrieta Upeltegiko mahastien erdian kokatuta, landaren ikuspegi ikusgarriak eskaintzen dizkigu. Mahasti artean edo Arga ibaiaren ertzetik ibil zaitezke.